2008/04/25

2008/04/24

Ariño, el pueblo interactivo:

Nire ustez, sistema honen oinarria ordenadorea da, honekin egiten baitute ikasleek lan guztia; klasea jarraitu, ariketak egin, etxerako lanak egin... Ikusi ahal dugunez bideoan, herri txikia da Ariño eta ondorioz, suposatu dezakegu, eskolako umeen kopurua hirietako umeen kopurua baino txikiagoa dela. Hori izango litzateke nire ustez arrazoirik esanguratsuena arrakasta izaterakoan. Jende gutxi dagoenez, "esperimentua" hobeto egin daiteke, klaseen kontrola errazagoa izanik. Uste dut metodologia honek ikasle autonomoak egin ditzakeela, baina talde lanean aritzea oso garrantzitsua iruditzen zait. Irakaslearengandik umeek independenteagoak egitea oso aproposa iruditzen zait, baina hori talde lanean eta ez bakarka ere egin daitekeela uste dut. Hala ere, umeek bakarrik lan egiten dutenean ere asko ikasten dutela uste dut, erabaki propioak hartu behar dituztelako. Horrela taldean lan egiteak suposatzen duen segurtasun hori ez daukate beraiek direlako lanaren egile bakarrak. Irakasle batek komentatzen duena, "lan gehiado daukazula" egia iruditzen zait. Normalean, testuliburuak jarraitzeko joera dute irakasle gehienek eta ez dituzte ariketak edo temarioak beraiek sortzen, eginda baitaude. Lan metodo honekin, irakasleak bere unitateak, ariketak... prestatu beharko ditu eta horrek, nire ustez, lana suposatzen du, ordenadoreek dituzten baliabideetara egokitu behar direlako. Indibidualtasuna, bakardadea, talde lanak ez egitea... dira nire ustez alde negatiboenak. Autonomia maila handia izatea adibidez, alde ona iruditzen zait.

No hay comentarios: