2008/05/07

2008/05/07

IKT:
Ikerlarien ustez, IKTek eskolan duten aurrerakuntza pedagogikoa ez dago bere momentu onenean. Uste dut, hori egia dela baina teknologia berriek etorkizuna dira eta hauek klaseetan murgiltzeko astia behar dute. Eskola askok baliabide ugari ditutzte hauek bertan integratzeko, baina irakasleek hauek integratzeko erraztasuna izan behar dute eta horretarako prestatu egon behar dira. Hor ikusten da akatsik handiena nire aburuz. Ikasleek teknologiak modu naturalean landu behar dutela uste dut eta hori oraindik ez da horrela gertatzen. Irakasle askok plataforma ezberdinak erabiltzen dituzte ordenadoreen bidez material didaktikoa sortu eta trukatzeko, teknologiak integratzeko metodo interesgarriak komentatzeko... Baliabide hauei garrantzi handia eman behar zaiela uste dut, irakasleen lana erraztu dezaketeelako. Gainera teknologien murgiltzea eskolan normaltasunez gertatu dadin, hauek egunerokotasunen barruan egon behar direla uste dut. Beraz, IKTen eragina eskolan oso handia dela eta izango dela hartu behar dugu kontuan, eta hauen murgilketa eta aurrerakuntza pedagogikoaren lanketa ezinbestekoa da.

No hay comentarios: