2008/04/25

2008/04/24

Hezkuntza atzo eta bihar:

Bideo honetan, bi konparazio egiten dira hezkuntzaren munduan oso bereziak iruditu zaizkidanak. Batetik, orain dela urte askotako eskolak eta gaur egunekoak konparatzen ditu. Eta bestetik, eskola amaitu eta gero zer nolako lanak egingo dituzten konparatzen du. Egia da, gauzak asko berritu direla eta etengabe aldatzen ari direla, baina nire ustez hori hezkuntza munduan onuragarria da. Ordenagailuak gelan erabiltzea ere ondo iruditzen zait, horrela, umeek txikitatik ikasten dute hau erabiltzen eta gero ez zaie batere kostatuko bertan lanak egitea eta ondo maneiatzea. Ingelesez dagoenez, gauza batzuk ez ditut ondo ulertu, nire atentzioa deitu duen esaldi bat "are we teaching?" alegia, garrantzitsua iruditzen zait. Eskolaren eboluzioa onuragarria ikusten dudan arren, ordenagailua beti erabiltzeak arazo batzuk ekar ditzakeela uste dut, hots, bakardadea, talde lana egiten ez jakitea, indibidualitatea... Horren ondorioz, hauek behar direnean bakarrik erabili behar direla uste dut, klase dinamikoak eta partehartzaileei garrantzi handiagoa emanez.

No hay comentarios: