2008/05/25

2008/05/22

Gaur klasean jende gutxi egon gara, talde lana egiteko denbora izan dugulako. Gainera birusa dela eta ez dela jendeak ez du nahi lana unibertsitatean egin gero ezin dugulako inon gorde. Guk portatila eraman dugu eta horrela ez dugu gure ordenagailua kutsatzen. Asunto honekin nahiko haserretuta gaude unibertsitateak izan duen jarrera dela eta. Gainera, lan batzuk galdu egin dira eta berriz hasieratik egin behar izan dute dena. Lan hau egiteko atzerapen eta oztopoz beteta aurkitu dugu gure burua.

2008/05/15

Gaur ere power pointarekin jarraitu dugu eta taldean egin behar dugun lana zehatzago azaldu digu irakasleak. Gaia aukeratu ondoren eta denborarik galdu gabe, word dokumentuko informazioa eta power pointa egiten hasi gara.

2008/05/08

ORDENADORES EN EL AULA:

Gaur egunerarte alfabetatze prozesua, irakurtzen eta idazten ikastea datza. Gauzak aldatuz doaz. Teknologia berriak berebiziko garrantzia dute gizartean eta eskolan eta adibide argia curriculumean aurkitzen dugu. Bertan, hauei buruz aritzen dira, oso garrantzitsu bihurtuz eskolako egunerokotasunean eta egungo aurrerakuntzei egokituz. Teknologia berriak eta informazioa eskolan integratu behar dira eta hau lortzeko curriculumean hauei buruzko ideiak agertzen dira.

TEKNOLOGIA BERRIAK ETA METODOLOGIA BERRIAK:

Teknologia berriak geletan integratu behar dira, baina horretarako metodologia aldatu behar da. Horrela aldaketa gertatuko da irakaskuntzan. Teknologia berriak oso baliabide onuragarria dira eta aukera ugariak eskaintzen ditu baina irakas metodoaren aldaketa ezinbestekoa dela azaltzen digu bideoak.

Nire ikasle garaian ordenagailua ez genuen apenas erabiltzen, baina praktiketan umeek egin behar zituzten unitate bakoitzaren proiektu ezberdinak ordenagailuaren bidez egiten zituzte, power point programa erabiliz. Ikasteko beste baliabide bezala ikusten dut eta umeei asko gustatzen zaie, beraz motibazioa ziurtatua dago.


2008/05/08

Gaur power pointa erabiltzen ikasi dugu. Egia esan azaldu ditugun kontzeptu asko banekizkien, aurreko kurtsoetan lanen aurkezpenak egiteko programa hau erabili izan dudalako. Hala ere, gauza berriak ikasi ditudala esan behar dut, adibidez; hiperbinkuluak sortzen, botones de accion erabiltzen...

2008/05/07

2008/05/07

IKT:
Ikerlarien ustez, IKTek eskolan duten aurrerakuntza pedagogikoa ez dago bere momentu onenean. Uste dut, hori egia dela baina teknologia berriek etorkizuna dira eta hauek klaseetan murgiltzeko astia behar dute. Eskola askok baliabide ugari ditutzte hauek bertan integratzeko, baina irakasleek hauek integratzeko erraztasuna izan behar dute eta horretarako prestatu egon behar dira. Hor ikusten da akatsik handiena nire aburuz. Ikasleek teknologiak modu naturalean landu behar dutela uste dut eta hori oraindik ez da horrela gertatzen. Irakasle askok plataforma ezberdinak erabiltzen dituzte ordenadoreen bidez material didaktikoa sortu eta trukatzeko, teknologiak integratzeko metodo interesgarriak komentatzeko... Baliabide hauei garrantzi handia eman behar zaiela uste dut, irakasleen lana erraztu dezaketeelako. Gainera teknologien murgiltzea eskolan normaltasunez gertatu dadin, hauek egunerokotasunen barruan egon behar direla uste dut. Beraz, IKTen eragina eskolan oso handia dela eta izango dela hartu behar dugu kontuan, eta hauen murgilketa eta aurrerakuntza pedagogikoaren lanketa ezinbestekoa da.

2008/04/25

2008/04/24

Ariño, el pueblo interactivo:

Nire ustez, sistema honen oinarria ordenadorea da, honekin egiten baitute ikasleek lan guztia; klasea jarraitu, ariketak egin, etxerako lanak egin... Ikusi ahal dugunez bideoan, herri txikia da Ariño eta ondorioz, suposatu dezakegu, eskolako umeen kopurua hirietako umeen kopurua baino txikiagoa dela. Hori izango litzateke nire ustez arrazoirik esanguratsuena arrakasta izaterakoan. Jende gutxi dagoenez, "esperimentua" hobeto egin daiteke, klaseen kontrola errazagoa izanik. Uste dut metodologia honek ikasle autonomoak egin ditzakeela, baina talde lanean aritzea oso garrantzitsua iruditzen zait. Irakaslearengandik umeek independenteagoak egitea oso aproposa iruditzen zait, baina hori talde lanean eta ez bakarka ere egin daitekeela uste dut. Hala ere, umeek bakarrik lan egiten dutenean ere asko ikasten dutela uste dut, erabaki propioak hartu behar dituztelako. Horrela taldean lan egiteak suposatzen duen segurtasun hori ez daukate beraiek direlako lanaren egile bakarrak. Irakasle batek komentatzen duena, "lan gehiado daukazula" egia iruditzen zait. Normalean, testuliburuak jarraitzeko joera dute irakasle gehienek eta ez dituzte ariketak edo temarioak beraiek sortzen, eginda baitaude. Lan metodo honekin, irakasleak bere unitateak, ariketak... prestatu beharko ditu eta horrek, nire ustez, lana suposatzen du, ordenadoreek dituzten baliabideetara egokitu behar direlako. Indibidualtasuna, bakardadea, talde lanak ez egitea... dira nire ustez alde negatiboenak. Autonomia maila handia izatea adibidez, alde ona iruditzen zait.

2008/04/24

Hezkuntza atzo eta bihar:

Bideo honetan, bi konparazio egiten dira hezkuntzaren munduan oso bereziak iruditu zaizkidanak. Batetik, orain dela urte askotako eskolak eta gaur egunekoak konparatzen ditu. Eta bestetik, eskola amaitu eta gero zer nolako lanak egingo dituzten konparatzen du. Egia da, gauzak asko berritu direla eta etengabe aldatzen ari direla, baina nire ustez hori hezkuntza munduan onuragarria da. Ordenagailuak gelan erabiltzea ere ondo iruditzen zait, horrela, umeek txikitatik ikasten dute hau erabiltzen eta gero ez zaie batere kostatuko bertan lanak egitea eta ondo maneiatzea. Ingelesez dagoenez, gauza batzuk ez ditut ondo ulertu, nire atentzioa deitu duen esaldi bat "are we teaching?" alegia, garrantzitsua iruditzen zait. Eskolaren eboluzioa onuragarria ikusten dudan arren, ordenagailua beti erabiltzeak arazo batzuk ekar ditzakeela uste dut, hots, bakardadea, talde lana egiten ez jakitea, indibidualitatea... Horren ondorioz, hauek behar direnean bakarrik erabili behar direla uste dut, klase dinamikoak eta partehartzaileei garrantzi handiagoa emanez.

2008/04/24

2008/04/24

http://www.aplicaciones.info/

Helbide honetan klasean lantzen diren gai ezberdinen zerrenda dago ariketekin, artikuluekin, hezkuntza foro dauka, ikasteko teknikak... Ikasle eta irakasle moduan helbide interesgarria dela uste dut.

2008/04/24

Aurreko bideoan blog bat nola sortzen den azaltzen digu pausuz pausu. Honetan ere hasieran gauza bera egiten du, ahots batek eman behar diren pausu guztiak azaltzen dizkigu. Hau egin eta gero, blogean ere nola ahal ditugun sarrerak sartu azaltzen digu, eta letra aldatu ahal dela azaltzen digu, nahiz eta nik ez dudan hori behin ere ez erabili. Bideo honek, irakasleak klasean azaltzen dizkigun gauza batzuk ere azaltzen ditu. Iraskas bideoak dira biak, blog bat nola sortu ahal dugun azaltzen digutelarik.




">

2008/04/24

">



Gaur blogean bideoak nola jarri ikasi dugu. Oso zaila iruditu zaidan arren, azkenean lortu egin dut hau jartzea. Klaseko jendearen helbidea ere jartzen ikasi dugu, hau errazagoa iruditu zaidalarik, eta horrela beraien blogean sartu gaitezke gure blogarengandik.

2008/04/21

2008/04/21

http://www.hiru.com/osasuna/osasuna_05_07_01.html

Hemen ere garrantzi handia duten ideiak azaltzen direla uste dut. Batzuetan ez dugu ikusten egin ahal duguna baino gehiago egin behar edo egin nahi dugula eta horrek osasunean ondorioak ekarriko dituela. Hauek latzak izan daitezke eta interesgarria iruditzen zait hauetaz erreparatzea. Izan ere, emakumeak gara estresa sufritzen dugun gehienak, batzuetan konturatu gabe. Bi eratako estresa zegoenik ez nekien eta positiboa baino, gehiago kezkatzen nau negatiboa. Estresa negatiboa izatearen ondorioak serioak iruditzen zaizkidalako.

2008/04/21

http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=13572

Artikulu interesgarria iruditu zait oso. Gehienetan ez dugu pentsatzen teknologia berriek bizitza errezten diguten arren, naturan badaukatela presentzia handia hau kutsatuz. Kutsadura hau ekiditeko gainera, izen ospetsua duten enpresak parte hartuko dute eta horrek jendea ere bertan parte hartzera ere bultzatuko du, izakientzat onuragarria izanik. Hala ere, hau lortzea oso zaila izango dela uste dut, munduan jende asko dagoelako eta guztiok ez daukagulako konpromezu bera naturaren zainketarekin.

2008/04/17

2008/04/17

Gaur, teknologiako klasean, erlojua blogean sartzen ikasi dugu. Gure argazkia ere jarri dugu. Azkenengo hori oso erraza iruditu zait, baina lehenengoa oso zaila. Bost edo sei aldiz galdu naiz prozesua jarraitu nahian, baina azkenean lortu dut. Egia esanda uste nuena baino errazagoa da baina askotan orriz galdu naizenez, gero ez nekien non negoen. Hala ere, lortu dut blogean erlojua jartzea eta ondo geratu dela uste dut.

2008/04/10

Oso bideo bitxia iruditu zait. Gauza berriak eta zaharrak nahasten ditu, eta ordenagailua eguneroko aparatua balitz bezala erabiltzen du, postontzia, kafetera... Imajinazio handia duen pertsona dela uste dut, baina adierazgarria iruditu zait, egunkaria pantailatik hartzen duela baina paperezkoa dela, eboluzio hori alde batera utziz, gauza batzuk ez direla aldatzearen irudia eman nahian.

2008/04/10

Web 2.0 tresna bat da, informazioa trukatzeko, bilatzeko, kontsumitzeko... tresna bat. Ezagutzaren eraikuntza soziala dela esan genezake. Aplikazio ezberdinak ditu: blogak, youtube... eta hauen bidez aurreko ekintzak gauzatu ditzakegu. Teknologia berriek gaur egun garrantzi handia dute gizartean eta zoritxarrez, beste medio batzuen kalterako doaz aurrera. Telebista, irratia, egunkaria... bezalako baliabideek, atzera egiten dute aurrerakuntza teknologikoak direla medio. Hau guztia ikusita, hezitzaile izango garen bezala, egunero ikasitakoa berritu beharko dugu, atzeratuta ez geratzeko.

2008/04/10

2008/04/10

Gaur bloga sortu dugu teknologia berriko klasean. Nahiko erraza iruditu zait eta ordenadoreak eta biok ez gara batere ondo konpontzen. Gaur gauza gutxi sartu ditut bertan, baina denbora aurrera egin ahala politago jartzea espero dut.

Nire lehenengo Bloga

Unibertsitateko ikasgai batean, blog bat egitea eskatu digute eta hau da nire lehenengo bloga eta lehenengo sarrera.