2008/04/24

2008/04/24

Aurreko bideoan blog bat nola sortzen den azaltzen digu pausuz pausu. Honetan ere hasieran gauza bera egiten du, ahots batek eman behar diren pausu guztiak azaltzen dizkigu. Hau egin eta gero, blogean ere nola ahal ditugun sarrerak sartu azaltzen digu, eta letra aldatu ahal dela azaltzen digu, nahiz eta nik ez dudan hori behin ere ez erabili. Bideo honek, irakasleak klasean azaltzen dizkigun gauza batzuk ere azaltzen ditu. Iraskas bideoak dira biak, blog bat nola sortu ahal dugun azaltzen digutelarik.




">

2008/04/24

">



Gaur blogean bideoak nola jarri ikasi dugu. Oso zaila iruditu zaidan arren, azkenean lortu egin dut hau jartzea. Klaseko jendearen helbidea ere jartzen ikasi dugu, hau errazagoa iruditu zaidalarik, eta horrela beraien blogean sartu gaitezke gure blogarengandik.

2008/04/21

2008/04/21

http://www.hiru.com/osasuna/osasuna_05_07_01.html

Hemen ere garrantzi handia duten ideiak azaltzen direla uste dut. Batzuetan ez dugu ikusten egin ahal duguna baino gehiago egin behar edo egin nahi dugula eta horrek osasunean ondorioak ekarriko dituela. Hauek latzak izan daitezke eta interesgarria iruditzen zait hauetaz erreparatzea. Izan ere, emakumeak gara estresa sufritzen dugun gehienak, batzuetan konturatu gabe. Bi eratako estresa zegoenik ez nekien eta positiboa baino, gehiago kezkatzen nau negatiboa. Estresa negatiboa izatearen ondorioak serioak iruditzen zaizkidalako.

2008/04/21

http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=13572

Artikulu interesgarria iruditu zait oso. Gehienetan ez dugu pentsatzen teknologia berriek bizitza errezten diguten arren, naturan badaukatela presentzia handia hau kutsatuz. Kutsadura hau ekiditeko gainera, izen ospetsua duten enpresak parte hartuko dute eta horrek jendea ere bertan parte hartzera ere bultzatuko du, izakientzat onuragarria izanik. Hala ere, hau lortzea oso zaila izango dela uste dut, munduan jende asko dagoelako eta guztiok ez daukagulako konpromezu bera naturaren zainketarekin.

2008/04/17

2008/04/17

Gaur, teknologiako klasean, erlojua blogean sartzen ikasi dugu. Gure argazkia ere jarri dugu. Azkenengo hori oso erraza iruditu zait, baina lehenengoa oso zaila. Bost edo sei aldiz galdu naiz prozesua jarraitu nahian, baina azkenean lortu dut. Egia esanda uste nuena baino errazagoa da baina askotan orriz galdu naizenez, gero ez nekien non negoen. Hala ere, lortu dut blogean erlojua jartzea eta ondo geratu dela uste dut.

2008/04/10

Oso bideo bitxia iruditu zait. Gauza berriak eta zaharrak nahasten ditu, eta ordenagailua eguneroko aparatua balitz bezala erabiltzen du, postontzia, kafetera... Imajinazio handia duen pertsona dela uste dut, baina adierazgarria iruditu zait, egunkaria pantailatik hartzen duela baina paperezkoa dela, eboluzio hori alde batera utziz, gauza batzuk ez direla aldatzearen irudia eman nahian.

2008/04/10

Web 2.0 tresna bat da, informazioa trukatzeko, bilatzeko, kontsumitzeko... tresna bat. Ezagutzaren eraikuntza soziala dela esan genezake. Aplikazio ezberdinak ditu: blogak, youtube... eta hauen bidez aurreko ekintzak gauzatu ditzakegu. Teknologia berriek gaur egun garrantzi handia dute gizartean eta zoritxarrez, beste medio batzuen kalterako doaz aurrera. Telebista, irratia, egunkaria... bezalako baliabideek, atzera egiten dute aurrerakuntza teknologikoak direla medio. Hau guztia ikusita, hezitzaile izango garen bezala, egunero ikasitakoa berritu beharko dugu, atzeratuta ez geratzeko.